Ongi etorri gure Web Gunera

Kaixo lagunok!

Kurutziaga Ikastolako DBH2ko ikasleak gara eta kurtso honetan " Laguntasun Azoka " bat egiteko aukera  dugu eta honela,  benetako beharra duen norbaiti lagundu. Gure laguntza WOLF HIRSCHHORN sindromea duen mutiko batentzako izango da. Bere izena Inar da eta Euskal Herrian ezagutzen den kasu bakarra da. Klaseko kide batek berari buruz berba egin zigunean, argi euki genuen berari lagunduko geniola. Sindrome hau ez genuen ezagutzen eta suposatzen dugu, gure moduan, zuetariko askok ere ez duzuela ezagutuko. Gaixotasun arraro bat da eta kasu hauetan gertatzen den moduan, ikerketekin aurrera egiteko eta eguneroko beharrak direla eta laguntza handia behar dute. Esan bezala, guk maiatzean Azoka bat antolatuko dugu. Gure Ikastolan, jostailuak, liburuak, CD/DVDak eta kirolarekin erlazionatutako gailuak (patinak, bizikletak, skate-ak, raketak.....) eskatuko ditugu eta ondoren salgai jarri, lortzen ditugun etekinak Inarri emateko. 

Material hauen bilketa Ikastolan bertan egingo da. Astelehen eta astearteetan, idazkaritza aurrean egongo diren kutxetan utzi ahal izango dira ekarritakoak. 

Azokaren data eta beste hainbat gauzatso zehaztu barik ditugu oraindik baina gutxika gutxika joango gara guzti hauen berri ematen.

 

 

Wolf Hirschhorn sindromea (wolf hirschhorn.com orrialdetik hartutakoa)

 

ZER DIRA GAIXOTASUN ARRAROAK?

Heriotza-arriskua ala ezintasun kronikoa eragiten duten eta oso maiztasun txikia duten gaixotasunak dira, eta horietako askok jatorri genetikoa du. Europako Batasunaren arabera, normalena da 10.000 biztanleko komunitate batean horrelako 5 kasu izatea.

Gaixotasun arraroak izendatzeko, beste termino batzuk ere erabiltzen dira; besteak beste, gaixotasun ez-arruntak eta gutxitan agertzen diren gaixotasunak. Multzo horretan, ezaugarri komun hauek dituzten gaixotasunak sartzen dira:

Maiztasun txikia: Europako Batasunaren arabera, 5 kasu, besterik ez, 10.000 biztanleko komunitate batean.

Diagnostikoa eta jarraipena egiteko zailtasun handia

Kasu gehienetan, jatorri ezezaguna

Arazo sozial ugariren sortzaile

Epidemiologiari buruzko datu gutxi

Gaixotasun bakoitzaren gaixo-kopurua txikia denez, ikerkuntzarako zailtasunak

Gehienetan, ez dago tratamendu eraginkorrik

Ezaugarri horiek dituzten milaka gaixotasun badaude ere, gaixotasun bakoitzak beste berezitasun batzuk ere baditu, eta berezitasun horiek oso ezberdinak dira haien artean. Hala ere, denak elkarrekin aurkezten dira, bi helburu lortzeko: ikerkuntza bultzatzeko ahaleginak batzea eta gizartean guztienganako interesa piztea.

WOLF-HIRSCHHORNEN SINDROMEA

Sindrome hau duten pertsonek akats bat dute 4. kromosomaren beso laburrean.

Hauek dira Wolf-Hirschhornen sindromearen ezaugarri nagusiak:

Umetan, ezaugarri kraniofazial bereziak: sudurraren zubi zabala kopetarantz ere luzatzen da (Greziako gerrarien kaskoaren antzera), mikrozefalia, kopeta garaia glabela irtenarekin, hipertelorismo okularra, epikantoa, bekain oso kakotuak, tarte txikia sudurraren eta ezpainen artean, mikrognatia eta belarri gaizki sortuak, zulo edo etiketekin.

Gaixotasun hau duten banako guztiek hazkuntzari eragiten dion urritasun bat dute jaio aurretik, eta, jaio ostean, hazkuntzaren atzerapena eta azpigarapena izaten dute, muskuluen hipotoniarekin batera.

Banako guztiek dute adimen-garapenaren atzerapena edo adimen-urritasuna, maila batean edo bestean.

Ume gehienek (% 50-100) konbultsioak izaten dituzte.

Ikerketetan, ezaugarri hauek ere ikusi izan dira: eskeleto-arazoak (% 60-70), jaiotzatiko bihotzeko arazoak (~ % 50), entzumenaren galera (% 40tik gora), gernu-traktuaren malformazioak (% 25) eta egitura-arazoak burmuinean (% 33).

Gaur DBH-2B-ko ikasleak idazkaritzara jeitsi gara. Honekin batera, jendeak ekarri dituen jostailuak, liburuak, CD/DVD-ak, bestelakoak etab batu, sailkatu eta gure almazenetara eraman ditugu! MILAESKER EKARRITAKO GAUZEN GAITIK! AUPA INARTXU!

 



Contact

Eskerrikasko Laguntzeagaitik!

Galtzareta Kalea, 13, 48200 Durango, Bizkaia

946 20 08 22